Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen sartu image

ALOKABIDEK ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA PUBLIKOKO PARKERAKO 27 ZUZKIDURA- BIZITOKI HARTZEN DITU ABANTO-ZIERBENAN

Argitalpen-data: 

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILAK, ZIERBENAKO UDALAREKIN LANKIDETZAN, ALOKAIRUKO PARKE PUBLIKOA HANDITU DU

ALOKABIDEK ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA PUBLIKOKO PARKERAKO 27 ZUZKIDURA- BIZITOKI HARTZEN DITU ABANTO-ZIERBENAN

Iturria: Deia egunkaria

Joan den irailaren 29an, Alokabidek 27 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman zituen el Cerro auzoan, Abanto-Zierbenan.

Eraikin honek lau solairu ditu: behekoa (udaleko lokalak) gehi hiru solairu. 27 bizitokietatik 6 bi logelakoak dira, eta gainerakoak logela batekoak, 35-45 m2 bitarteko azalerarekoak. Zuzkidura-bizitoki hauek 36 urtetik beherako gazteentzat dira eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako bat dute.

Hala, Alokabide sozietate publikoaren bidezko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak apustu sendoa egiten jarraitzen du Euskadin alokairuaren eskaintza publikoa handitzeko eta udalerriko gazteei etxea eskaintzeko.