- Familiei zuzendutako energia-laguntza e-LAGUN proiektua
Familiei zuzendutako energia-laguntza e-LAGUN proiektua
ALOKABIDEk 2019ko irailean proiektu pilotu bat jarri du martxan, ALOKABIDEk kudeatutako etxebizitzen erabiltzaile diren familiei laguntza emateko energiarekin (argia eta gasa) lotutako erabakietan. Hala, tarifarik hoberenak bermatuko zaizkie, neurrigabekeriak saihestuko dira eta beren baliabideak optimizatuko dira.
Proiektu pilotua ALOKABIDEk kudeatutako 1.000 etxetan zabalduko da, eta ahalduntzea indartzera bideratutako hainbat ekintza egingo dira:
- “Errentariaren energia-gidaliburua” garatu da, eta bertan jasotzen da familiek beren etxebizitzan energiarekin gerta daitekeen guztia ezagutzeko beharrezko informazioa.
- “Energia-laguntzailearen” figura txertatuko da, eta pertsona horiek familiei zuzeneko laguntza emango diete etxebizitzan bertan.
- Prestakuntza eta protokolo ekintzak garatuko dira, familiekin harreman zuzena duten ALOKABIDEko langileek antzeman eta lagun ahal izan dezaten familia horiei oinarrizko informazio erabilgarria ematen.
Paraleloki, familia guztiek eskuratu ahal izango dute energiari buruzko informazio garrantzitsua plataforma mugikorren bitartez, eta sentsibilizatzeko ekintzak garatuko dira energiaren bonu sozialen erabilera eta eraginkortasuna sustatzeko.
Proiektu honen emaitzak 2021ean egongo dira eskuragarri.
Hilabete hauetako energía-krisia dela eta, 2021aren amaieran, Alokabidetik, maizter guztiei hornidurak ordaintzeko egun dauden laguntzei buruzko informazioa bidaltzeaz gain, energia aurrezteko aholku erabilgarri batzuk gogora ekarri genituen. Horretarako, gai horiek guztiak azaltzen dituen liburuxka bat bidali genuen